Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza bidez omendu ditu indarkeriaren biktima guztiak, astelehenean egindako ekitaldian. PPk eta UPyDk ez dute parte hartu.
Oroimenaren egunaren harira egin dute ekitaldia eta terrorismoaren eta gehiegikeria polizialaren biktimak gogoratu dituzte.
Hori izan da PPk eta UPyDk parte ez hartzeko arrazoia, haien ustez “atentatu terroristetan” hildakoak soilik omendu beharko liratekeelako.
Gainerako legebiltzarkideek, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako kontseilariek lore eskaintza egin dute biktima guztien omenez egindako eskulturaren aurrean.