Legalitate espainola & legitimitate katalana

  • Estatu espainoleko epaileek, hedabideek eta klase politikoak –ezkerrak zein eskuinak– Catalunyako Parlamentak onarturiko Erreferendum Legea eta Trantsizio Juridikorako Legea legez kanpokotzat jo dituzte, Catalunyaren Alde Bakarreko Independentzia (DUI -Declaración Unilateral de Independencia) deklaratzeko aukera ematen dutelako. Ez omen dira Legeria espainolean kabitzen. Horrenbestez,  erabateko talka egin dute Catalunyan herritar gehienek onartzen ez duten Espainiako “legalitateak” eta herritar gehienek “legitimatu” dituzten Catalunyako Legebiltzarrak onartu dituen bi lege egitasmo garrantzitsu horiek.


2017ko urriaren 09an - 11:32

Gainera, zetorkien errealitate horren aurrean, erantzun argia eman dute Catalunyako herritarrek, bertako indar politiko abertzaleek eta baita instituzio katalanek ere: alde bakartasuna, konfrontazioa eta desobedientzia. Catalunyako Errepublika independientea sortzeko estrategiaren hiru erpinak argi geratu dira azken hilabeteotako prozesuan. Estrategia horrek piztu duen dinamika sozial erraldoiak “legitimatu” du Catalunya berriak behar duen legalitate berria. Argi geratu da, hortaz, prozesua soziala dela eta ondorioa instituzionala, eta ez alderantziz.

Errege espainiarrak ere argi utzi du bere agindua: Estatu Botere guztiek berrezar dezatela ordenamendu konstituzional espainiarra, “legalitatea”. Ondorioz, argi geratu da Catalunyako Parlamentean  Erreferendum Legea eta Trantsiziorako Legea alde bakarrez onartzea eta bideratzea desobedientzia ariketa instituzionalak izan direla. Eta zer esanik ez, igandean  eman zen 2.400.000 herritarren parte hartzearekin burutu zen herri galdeketa. Era honetan, guztiz “legitimatu” dira bi lege egitasmo katalanak, “legalitate” konstituzional espainoletik at badaude ere. Europar Konstituzioaren erreferendumean baino parte hartzea handiagoa izan da oraingoan gainera. Eta “legitimitate” katalana, desobedientzia ariketa erraldoi baten bidez frogatu dute herritarrek, errepresio bortitzaren  erdian debekaturik zegoen erreferendumean masiboki parte hartuz.

Eta orain zer? Ikusteko dago zein izango den Catalunyako herriak eta bere ordezkariek hartuko duten bidea, baina konfiantza osoa eman behar diegu, inork espero ez zuen tokiraino ekarri baitute prozesua. Aldiz, espainiar botere politiko, mediatiko, polizial eta ekonomikoek zer egingo duten garbi ikusi dugu, espainiar “legalitatea” erabiliz, Catalunyako “legitimitatea” suntsitzen saiatuko dira, Estatuan eta nazioartean.

Eta guk zer? Hemen gure bidea egin behar dugu, baina etsai beraren aurrean gaudela kontuan izanik, Euskal Herrian ere alde bakartasunez jokatu beharko dugu, aspaldi honetan aitortu dugun moduan, Urkulluri gustatzen ez zaion arren. Bestetik, konfrontaziora jo beharko dugu, behin eta berriz esan, baina oraindik behar den indarraz garatu ez dugun talka bilatuz. Eta, azkenik,  desobedientziaz jokatu beharko dugu, “legalitate” espainiarraren barruan ez baitugu irtenbiderik aurkituko. Bi hitzetan esanda, gurea eraiki behar dugu, beraiena deseginez. Eta, Euskal Herrian  ondorio instituzionalak izango dituen prozesu soziala, lurrikara sortu behar badugu, 78ko erregimena arbuiatzen dugun guztion elkarlanean egin behar dugu. Gaur gaurkoz, Maltzaga politikorako ez dago aukerarik Euskal Herrian, baina “Maltzaga Soziala”, euskal langileriaren eta sektore herritarren aliantza, agian uste baino gertuago dugu. Hori izango da gure askapen prozesua eta Catalunyakoa bultzatzeko modurik eraginkorrena.

Joseba Alvarez (SORTUko kidea)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude