argia.eus
INPRIMATU
Le Penen eskuin muturra irabazle Ipar Euskal Herrian
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da Batasun Nazionala, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko prefekturak emandako datuen arabera. Nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin.

Zigor Olabarria Oleaga @zoleaga1 2024ko ekainaren 10
Argazkia: AFP

Lapurdin, Nafarroa Beherean zein Zuberoan nagusitu da eskuin muturra.Batasun Nazionala nagusitu den herrian artean daude, esaterako, Baiona, Hendaia, Urruña, Senpere, Hazparne edo Urdatx.

Lapurdin, ia erabatekoa izan da nagusitasuna. Hiru herritan soilik ez du irabazi Le Penen alderdiak: Miarritzen eta Basusarrin Emmanuel Macronen Renaissance izan da irabazlea, eta Makean PS-Plaza Publikoa. Hiru horietan Batasun Nazionala garaipenetik oso hurbil geratu da, halere.

Orotara hartuta, Batasun Nazionalak 29.515 boto lortu ditu; PS-Plaza Publikoak 22.182; eta Renaissancek 21.498. Horiek dira hiru bozkatuenak alde handiz. Ezkerretik, Frantzia Intsumisoak 7.366 boto eskuratu ditu. EH Baik hauteskundeetan parte ez hartzea erabaki zuen otsailean.

Parte hartzea %50aren bueltan dago. 18:00etarako eman dituzten datuen arabera, 2019ko hauteskundeekin zertxobait igo da.