Itxura batez, gauza bera dira "Le Pen vs Macron" edo "Macron vs Le Pen". Ez dira gauza bera ordea. Printzipioz, Emmanuel Macron da faboritoa. Presidentetzarako bi hautagaiak ezagutu ostean, Macroni bozen %60 iragarri zioten inkestek. Egunez egun, gutxi bada ere, ehuneko punturen bat lerratu da Le Penen aldera. Hots, Macronek ez du "partida" irabazia.
Rafael Pochek “Le Pen deja KO a Macron en una fábrica en crisis” titulatu zuen atzo La Vanguardian. Hots, Whirlpool enpresa deslokalizatutako langileek Macron txistukatu zuten.Tokiko langile andanak berriz, Le Pen ongi hartu zuten. Gertakaria Amiens hirian gertatu zen, non eta Emannuel Macronen sorterrian.
Macron François Hollande presidentearen Ekonomia ministro izan zen garaian. PS alderdia Frantziako botere iritsi zenetik 900 enpresa itxi dira. Orain, berriz Whirlpool enpresako 380 enplegu desagertuko dira edo Poloniara aldatuko direla iragarri dute.
Frantziako hedabide boteretsuek ez dute gertakari horretaz modu berean idazten, ezta Macron kontrakoa izan daitekeen funtseko deus informatzen. Macron Establishment-en hautagaia da eta horien hedabide ahaltsuak haren alde daude.
Hedabide batzuek hala ere, Macron “hozpel” gisara definitzen dute. Macronek erabili duen leloetako bat “ni ez naiz ezker ez eskuin” izan da. Ez hotz ez bero. Hozpela, agian.
Badago ere, Emmanuel Clinton vs Marine LeTrump titulatzen duten komunikabiderik
Inkestek ere, ez dute sekula zehatz-mehatz errealitatea adierazten. Azken uneko batek: Macron %62,4 dio, Le Penek %37,9. Ehunekoak dantza dabiltza. Maiatzaren 7koa erreala izanen da. Ziur jotzen dena hauxe da, parte-hartzea ez dela aurreko bozketan bezala, hautesleen bozek ez dutela %70 gaindituko.