argia.eus
INPRIMATU
Laura Perezek Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusia izateko aurkeztu du bere burua
  • Irene Otal eta Jose Ramon Urtasunekin batera sortu du hautagaitza. Bestelako hautagaitzarik egotekotan, gonbitea luzatu dio Perezek: telebista eztabaida batera aurkez dadin, proiektuak alderatzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko apirilaren 27a
Laura Perez artxiboko irudi batean (argazkia: Dani Blanco).

Orain bi urte hasitako bidean segi nahi du Laura Perezek, "Ahal Duguren ildo politikoarekin bat", idazkari nagusi izateko aurkeztuko du bere burua; Irene Otal eta Jose Ramon Urtasunekin osatu du hautagaitza. 

Une honetan, ez da beste hautagaitzarik, baina egotekotan, gonbitea egin die Perezek: telebista eztabaida batera aurkez daitezen eta bertan partekatu dezaten euren diskurtsoa. 

Ildo horretan martxoak 20 dokumentua kaleratu dute zenbait persona anonimok, Ahal Dugun “pertsonalismoa” dagoela esanez eta “lidergotza zabala” eskatuz. Laura Perezek, nolanahi ere, esan du idazki horrek dioenarekin bat egiten duela eta bera ere "gidaritza koral baten alde" lerratzen dela. 

Deszentralizazioa xede

Lehentasunei dagokienez, "Pablo Iglesiasen ausardiarekin" bat egiten duela adierazi du Perezek eta eredu "ekonomiko eta sozial iraunkorra" sortu nahi duela.

Hiru hilabetetik behin Ahal Duguren herritarren kontseiluak parte hartze espazio bat zabalduko duela esan du , "agora, herri eragileek eta herritarrek parte har dezaten".

"Deszentralizazioa" izan da defendatu duen beste ildoetako bat eta "behetik gorako demokrazia" eraikitzearen alde azaldu da. Aliantzen ildoan, Ezkerrarekin batzeari ez dio uko egin Perezek, eta Ahal Dugu "aldaketarako erreminta" dela ziurtatu du. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.