argia.eus
INPRIMATU
Laura Perez (Ahal Dugu)
“Nazio aniztasunak eta erabakitzeko eskubideak irabazi dute”
  • Nafarroako Podemos/Ahal Dugu alderdiko eledun Laura Perezek oso positibotzat jo ditu emaitzak Info7 irratian.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 21a
Laura Perez artxiboko irudi batean. (Dani Blanco)

"Uste genuena baino emaitza hobea lortu dugu Nafarroan". Oso pozik hitz egin du Laura Perezek Nafarroako zein estatu mailako emaitzez galdetuta Info7n. Espainiako Estatuko hauteskundeetan lehen aldiz aurkeztu den alderdiak Kongresuko bi eserleku eskuratu ditu Nafarroan, UPN/PPk beste. "Bipartidismoaren zauria oso irekita utzi dugu".

Hego Euskal Herrian eta Katalunian Ahal Duguk irabazi izanaz galdetuta ondorengoa erantzun du: "Nazio aniztasunak irabazi du. Lurralde mailako gatazkak demokratikoki konpondu behar dira eta gure burua antolatzeko ereduari buruz galdetu nahi diogu jendeari. Erabakitzeko eskubideak irabazi du".