"Irailaren lehenetik aurrera Legebiltzarrean baino, unibertsitatean egongo naiz berriz ere. Garai bati amaiera emateko unea heldu da eta beste bati hasiera ematekoa", dio Laura Mintegik agurra iragartzeko gutunean (pdf). "Ilusio handiaz ekin nion EH Bilduren egitasmo politikoari, eta ilusio berberaz segituko dut bizitzen politika, oraingoan unibertsitatetik eta kulturgintzatik, beti egin bezala"
"Etapa bat amaitu da, baina oraindik ez da bukatu tourra", idatzi du EH Bilduko legebiltzarkideak. "Jendeari bizimodu hobea emateko egiten dugu lan, jendarte justuago batean, non euskalduna izatea ez den zigortuko, emakume jaiotzeagatik inork ez dizun bizimodua mugatuko eta beste lurralde batetik etortzea ez den marjinazioaren sinonimo izango. Horixe da nahi eta behar dugun gizartea. Eta gauden lekuan gaudela, gutariko bakoitzari dagokigu beharra egitea helburuok lortzeko. Ezkerreko jendeak badaki erantzukizun politikoa norberarena dela, ardura ez dela delegatzen eta norbanakook kontsekuente izan behar dugula gure ideologiarekin".