argia.eus
INPRIMATU
Laugarren pertsona bat espetxeratu dute Orkoiengo talde-sexu erasoan parte hartzeagatik
  • Froga berriak aurkitzeak behin-behineko askatasuna baliogabetzera eraman du epailea.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko otsailaren 18a
Sexu erasoa gaitzesteko Orkoienen egindako elkarretaratzea (Argazkia: Ahotsa.info)

Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak Foruzaingoak atxilotutako laugarren gizonezko bat behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen atzo, iragan abenduan Orkoienen emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik. Auzipetuak internet bidez geratu ziren biktimarekin, eta harekin sexu harremanak izan zituzten haren baimenik gabe.

Atzo espetxeratutako gizona behin-behineko askatasunean zegoen urtarrilaren 4az geroztik, baina hura inkriminatzen duten froga berriak aurkitu izanak berriro deklarazioa hartzera eraman zuen atzo epailea. Fiskaltzak eta salatzaileak egindako akusazio partikularrak eskatuta, epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen atzo, jadanik bertan zeuden beste hiru gizonekin batera.