argia.eus
INPRIMATU
Laugarren astez jarraian erregaien prezioak gora egin du Espainiako Estatuan
  • Uztaila hasi zenetik gora eta gora egin du erregaien prezioak. Azken astean, irteera operazio bete-betean, %2 baino gehiago igo da.

ARGIA @argia 2023ko abuztuaren 04a

Apirilaz geroztik preziorik altuena du erregaiak Espainiako Estatuan. Gasolinaren batez besteko prezioa litroko 1,650 euroan kokatu da aste honetan, aurrekoan baino %2,16 garestiago. Diesel erregaia, bestalde, litroko 1,501 euroan kokatu da, aurreko astearekin alderatuta %2,45 garestiago da hori.

Duela hilabete, batez beste, gasolinaren prezioa litroko 1,591 euroan zegoen, eta diesela, berriz, 1,437 euroan. Datuak Europapress agentziak jaso ditu.

Ukrainako gerra lehertu baino lehen, ez zegoen hain garesti

Errusiaren inbasioa 2021eko uda sasoian, gasolinaren unerik garestienean litroko 1,594 euro ordaintzen zen, eta dieselaren kasuan 1,479 euro.

Iazko udan erregistratu ziren preziorik altuenak: uztailean, gasolinaren prezioa litroko 2,141 eurokoa zen, eta gasoleoarena 2,1 euro.