argia.eus
INPRIMATU
Laugarren astea Tosuko kanpaldian, Getxon parkingaren ordez baratzeari eutsiz
  • Aste osoko egitaraua prestatu dute Ibarbengoa auzoan parkinga egitea galarazteko. Bizi ereduen talka lantzen ari dira: Metro geltokia, aparkalekua eta 8.000 etxebizitzako planari aurre egiteko, Tosuko landan baratzea landuz eta kanpaldia eginez. Pil-pilean diren gaiez hitzaldiak antolatu dituzte.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko otsailaren 07a

 

Hona hemen aste honetako egitaraua:

- Otsailaren 7a, asteartea, 19:30ean: Julio Villanuevak desobedientzia zibilari buruzko hitzaldia emango du.

- Otsailaren 8a, asteazkena, 19:00etan: Irati Tobar eta Oihane Garciaren hitzaldia "Euskal Herria, bizimodu onaren herria: Ongizatetik ongi bizitzera".

- Otsailaren 9a, osteguna, 19:00etan hitzaldia: "Zuhaitzetan erresistentzia: Belgikako eta Eskoziako esperientziak ecowarrior baten eskutik".

Argazkian ikus daitekeenez, kultur emanaldiak eta baratzea eta gorputza lantzeko ekintzak ere uztartzen ditu egitarauak.

Asfaltoa - baratzea - asfaltoa

Otsailaren 2an burututako ekintza erakusten du bideoak: Bizkaiko Garraio Partzuergoan, Getxoko Udaletxean eta Agortako plazan baratze bana landatu zuten Tosuko kideek. Ondoren ageri da, obrako langilez jantzita, baratze honen gainean aparkalekua egitera datorrenak nola botatzen duen porlan hautsa.