Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea gaur amaitu da, final laurdenak. Azken saioa Laudion jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia/Gasteiz)
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
Unai Anda Delika (Ametzaga)
Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz)
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien, 263 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Iñaki Viñaspre: 263 puntu
Asier Otamendi: 251.5 puntu
Unai Anda: 251 puntu
Izar Mendiguren: 241.5 puntu
Martin Abarrategi: 233.5 puntu
Felipe Zelaieta: 214.5 puntu
Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga Grajales izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 24an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.