Laudioko Mugimendu Feministak agerraldia egingo du ostiralean 20:00etan, 3.000 euroko zigorra izango baitu Martxoaren 8ko kartelak jartzeagatik.
Bihar 20:00etan Laudioko Mugimendu Feministak prentsaurrekoa egingo du Herriko Plazan. Agerraldiaren helburua izango da salatzea Laudioko Udalak 3.000 euroko isuna jarri diela, martxoaren 8ko mobilizazioen kartelak jartzeagatik.
Mugimenduak berak zabaldu du mezua ekitaldiaren berri emateko eta honakoa adierazi du: "Ez da kasualitatea udalak hartu duen erabaki hau. Izan ere, azken urteetan lar agerikoak izan dira gure jardun militantearen kontrako erabaki eta jarrerak."