argia.eus
INPRIMATU
Laudioko langile bat hil da Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan, lan-istripu batean
  • Pieza bat erori zaio buruan 40 urteko beharginari. Osalanek hartu du gertatutako ikertzeko ardura. Honekin hamar dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripuen eraginez hil diren beharginak.

Aiaraldea @aiaraldea 2020ko otsailaren 04a

Laudioko 40 urteko gizon bat hil da astelehenean Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan, lan istripu baten ondorioz. Laudioko Udalak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 15:22an jaso du istripuaren abisua. Pieza bat erori zaio gainera beharginari. Osalanek hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Hamar heriotza aurten

Laudiokoarekin hamar izan dira 2020an (hilabete bakar batean) Euskal Herrian zendu diren beharginak.

21 hildako 2007tik hona

Geroz eta gehiago luzatzen ari den zerrenda da lan heriotzena. 2007tik hona 21 langile zendu dira Aiaraldeako eskualdean lan-istripuen ondorioz, gaur zendutakoa kontatuta. Iazko udan, adibidez, bi behargin zendu ziren Tubacexen.

Bertatutakoa salatzeko mobilizazioa deitu dute astearterako Laudioko Herriko plazan, 19:00etan: