Guardia Zibilak joan den astelehenean meskita bat miatu zuen. Gasteizko Komandantziak ohizko kontroltzat jo zuen baina Laudioko komunitate musulmaneko kideek salatu dute modu txarrean eman zirela miaketak.
Hori ez ezik, Guardia Zibilak herriko meskitako lehendakaria mehatxatu zuela ere adierazi du.
Erasoak
Joan den asteko gertakaria aurreko asteburuan emandako erasoen ostean jazo da. Larunbatean, hilak 21, aurpegia estalita zuen pertsona batek meskitako kideen kontrako mehatxuak eta islamaren aurkako irainak egin zituen.
Gainera, gauean zaborra bota zuten meskitako atean larunbat horretan bertan.
Lasaitasuna
Hala ere, Laudioko komunitate musulmanak ez dio berebiziko garrantzirik eman nahi erasoei. Euren aburuz elkarbizitza ona da Laudion eta gertatutakoa nazioarteko testuinguruaren eragina dela uste dute.
Salaketa
Komunitate musulmanak larunbateko erasoak salatu ditu Laudioko Ertzain-Etxean eta Natxo Urkixo alkatearekin ere bilera egin du.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Aiaraldea.eus atarian publikatu da eta CC lizentziei esker ekarri dugu ARGIAra].