argia.eus
INPRIMATU
Laudioko EH Bilduko zinegotzien aurkako heriotza mehatxuen auzia, sententziaren zain
  • Akusatuak, I.A.P-k, gertaerak aitortu eta horien motibazio politikoa onartu du, EH Bilduk nabarmendu duenez.

Aiaraldea @aiaraldea Txabi Alvarado BaƱares 2020ko ekainaren 19a
Amurrioko epaitegian izan zen epaiketa. Argazkia: Aiaraldea.eus

Herritar bat epaitu zuten asteazkenean Amurrioko epaitegian sare sozialen bidez Laudioko EH Bilduko hautetsiei heriotza mehatxuak egiteagatik. Talde politikoaren arabera, akusatuak (I.A.P.) mehatxuak egin izana aitortu eta horien motibazio politikoa onartu du.

EH Bilduko kideek 2019ko otsailean gertatutakoa berretsi dute, eta “kasuari esleitutako prozedura eta tipologia penala” salatu dute, “baita prozedura jasandako defentsa-gabezia ere”.

Modu horretan, sententziaren zain geratu da auzia.