Alemaniako Gobernurako hauteskundeen atarian, Angela Merkel Margaret Thatcherekin alderatzen duen iritzi artikulua idatzi du The Guardianen Gabi Zimmer Alemaniako Alderdi Sozialistako (PSD) kideak. Merkelen politika eta pribatizazioaren bideak ekar dezakeen hondamendia salatu du Zimmerrek. Interesgarriak iruditu zaizkigun pasarteak ekarri ditugu hona:
“Datorren hilabeteko Alemaniako hauteskundeek Europar Batasunaren etorkizuna baldintzatuko dute. Markel eta bere gobernuaren zuzendaritzapean, bide arriskutsua egiten ari da Europa: ondasun publikoen (azpiegurak, industriak eta zerbitzu publikoak) desregulazio eta pribatizazioak kolokan jarri ditu gizarte ereduaren giltzarriak eta ongizate estatua suntsitzen ari da. Angela Merkelek gutxieneko ongizatearen Europa du helburu”.
“Krisi ekonomikoak bidea ireki dio Alemaniari gainontzeko estatuak pribatizaziora eramateko. Krisipeko prezio baxuetan saldu dira ondasun publikoak eta zergak ordaintzen dituzten herritarren diruarekin ordaindu dira bankuek sortutako zuloak. Hortaz, demokraziaren oinarriei eraso egin zaie”.
“Pribatizazioaren apostuluek ondasun publikoen salmentak monopolioak desagerrarazi eta Estatuari zein kontsumitzaileei mesede egiten diotela diote. Horren ordez, Portugal eta Greziako pribatizazioei erreparatuz gero, kaleratzeak, gastu handiagoak eta zerbitzuen gainbehera izan dituzte ondorio”.
“Baina Europako ezkerra ikasi du Erresuma Batuan Thatcherrekin nozitutako esperientzaz. Denon ondasunak direnak babesteak arduratzen ditu herritarrak, eta sortu dira pribatizazioak baliogabetzea lortu duten herri-mugimenduak ere.”
“Herritarrok indar guztia galdu nahi ez badugu, pribatizazioaren aldeko olatu guztiak, gaurkoak eta etorkizunekoak, geldiarazi behar ditugu. Europaren etorkizunerako Merkelen ikuspegi ustela gaindituko duen alternatiba osatzea da gakoa. Baina esan bezala, datorren hilabeteko hauteskundeetan Alemaniako hautesleek Europa gogor jo dezakete”.