Lau polizia-agentek gazte bat bortxatu dute kontrol batean Frantzian

  • Ostegun gauean polizia-agente batek borrarekin bortxatu zuela eta beste hiruk jipoitu zutela salatu du 22 urteko gazte frantziar batek. Gertakaria Aulnay-sous-Bois herrian (Seleine-Saint-Denis) gertatu zen, droga trafikoaren aurkako operazio batean.


2017ko otsailaren 07an - 12:08
Margoketa bat Aulnay-sous-Boisen (Arg.: AFP)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikerketaren iturriek zabaldu dutenez, “kontrolaren unean erresistentzia egiteagatik gaztea borrarekin kolpatu zuten poliziek, eta horietako batek borra uzkitik sartu zion”. Biktimari ebakuntza egin behar izan diote, “zauri larriak” dituelako ondestearen aldean, eta ospitalean dago.

Agenteen arabera, “ustekabeko ezbeharra” izan zen, gazteari prakak “bakarrik” jaitsi zitzaizkiolako. Biktimak, berriz, erasoa “borondatezkoa” izan zela ziurtatu du, eta irain arrazistak esan zizkiotela eta listua bota ziotela gaineratu du. Poliziak euren karguetatik kendu dituzte.

Seleine-Saint-Deniseko departamentuko presidenteak gertatutakoa arbuiatu du eta gaia mahaiaren gainean ipiniko duela ziurtatu du: “Kontrolak amesgaizto bihurtzen dira gazte askorentzat, hau geldiarazi behar dugu”. Aulnay-sous-Boiseko biztanleak kalera atera dira asteburuan zehar, gertatutakoa gaitzesteko. Istiluak egon dira poliziaren eta herritarren artean.

Gertakarien bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: “Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa”

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Frantziako Poliziak ezingo ditu drone bidez “migratzaileak kontrolatu” Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan

Ekainaren 28az geroztik, Frantziako Poliziak baimenduta zuen migratzaileak kontrolatzeko droneak erabiltzea Bidasoa ibaiaren inguruan. Migratzaileen defentsarako hiru elkartek, ordea, helegitea aurkeztu zuten berehala, eta Paueko Administrazio Auzitegiak gailuak erabiltzea... [+]


Frantziako istiluen biharamuna: epaiketak, zigorrak eta mendeku gosea

Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.


2023-07-05 | ARGIA
Marseillako protestetan beste gazte bat hil da, Poliziaren pilotakada jaso ostean

Nahelen hilketaren harira piztu diren protestetan, larunbatetik igandera 27 urteko gazte bat hil da Marseillan, motoan zihoala Poliziaren gomazko pilota batek bularraldean jo ostean. Gaztea ziurrenik horren ondorioz hil dela onartu du Fiskaltzak eta ikerketa zabalik da... [+]


Nahelekin autoan zihoan lagunak hitz egin du: “Ez ginen poliziarengandik ihes egiten saiatu”

Gertatutakoaren berri eman du hirugarren bidaiariak. Polizia kontrolean gelditu bezain laster agenteek jarrera oldarkorra izan zutela salatu du, eta urduritasunaren erdian autoa automatikoa zelako egin zuela aurrera adierazi du.


Adingabe bat tiroz hil du Frantziako Poliziak Nanterren eta istiluak zabaldu dira

Kontrol batetik autoan ihes egin ostean tirokatuta hil du asteartean poliziak gazte bat. Protestak eragin ditu egunean bertan eta gutxienez 31 pertsona atxilotu dituzte.


2023-06-05 | ARGIA
Polizia antiterroristak herritar bat atxilotu du Baionan

SDAT polizia judizialak goizaldean burutu du atxiloketa, eta Tolosara (Okzitania) eraman dute atxilotua. Poliziak hamabost pertsona atxilotu ditu Frantziako hamar tokitan operazio berean, baina ez du azaldu zer leporatzen dieten atxilotuei. Polizia operazioa salatzeko... [+]


Frantziako Poliziaren teknika berria: manifestariak produktu ikusezin batekin markatu, ondoren atxilotzeko

Martxoaren 26an bi pertsona atxilotu zituzten Sainte-Solinen, bezperan izandako manifestazioan PMC produktuarekin markatuak izan ondoren. Lehen aldia da Frantzian produktu hori manifestarien aurka erabiltzen dutena, eta atxilotuek beren kasuen berri eman dute hedabideetan.


Hilzorian dago Uraska erraldoien aurkako manifestari bat Frantzian

Ureztatze urtegien aurka Sainte-Soline (Frantzia) herrian larunbatean izandako manifestazioetan Poliziak jaurtitako granada batek buruan jo du gizonezkoa. "Bizi iragarpen larria" duela adierazi du Fiskaltzak egindako txostenak. Guztira, 200 manifestari eta 29 jendarme... [+]


Eguneraketa berriak daude