Azken lau hilabeteetan, lau pertsona atxilo hartu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, Erandion eta Balmasedan. Ikerketapean daude eta aske, momentuz. Horietako bati 10.000 eduki baino gehiago atzeman dizkiote.
Haur pornografia ez ezik, desgaitasunak dituzten pertsonen pornografia ere aurkitu dute lau atxilotuen edukietan.
Lehen polizia operazioa abenduan egin zen, Bilboko etxebizitza batean, eta atxilotutako pertsonari hiru telefono mugikor eta 10.000 artxibo baino gehiago jasota zeuzkan disko gogor bat kendu zizkioten. Facebook, Messenger, Viber, Telegram eta WhatsApp sareen bitartez zabaltzen zituen edukiak, El Correok jaso duenez. Atzetik etorri dira beste hiru atxiloketak, eta guztira 10 disko gogor eta zortzi mikro-txartel bildu ditu Espainiako Poliziak.
Uneotan, informazio beraren arabera, aske daude lau pertsonak, ikerketapean.