argia.eus
INPRIMATU
Lau milioi euro, Garoñan biltegi nuklearra egiteko
  • Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2018ko apirilaren 23a
Garoñako zentral nuklearra

Espainiako Estatuko 2018ko aurrekontuak aurrera ateraz gero 4 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du PPk Garoñan biltegia eraikitzeko. Enresak eraiki eta kudeatuko du azpiegitura, eta Garoñako erreaktoretik atera zuten erradioaktibitate handiko hondakinak bilduko lituzke; egun, hondakinak piszina nagusian gordeta daude. Biltegi berria Garoñako zentralaren inguruan eraikiko dute.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.