Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak lau guardia zibil zigortu ditu Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik. Lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio bati, bi eta erdikoa beste bati, eta bi urtekoa gainerako biei. Probintzia Auzitegiaren epaiak 24.000 euroko kalte-ordainak ezarri ditu, eta erantzule zibil subsidiariotzat jo ditu Polizia eta Guardia Zibila.
- Lau guardia zibilak kondenatu dituen epaia osorik (www.elpais.com)
Bestetik, Escolar.net webguneak aditzera eman duenez, Espainiako Barne Ministerioaren webgunetik atxiloketok eman zirenean Rubalcabak egindako adierazpenen audioa desagertu da. Archive.org webguneari esker berreskuratu eta sareratu ahal izan dute berriz Rubalcabak epaileak orain gezurtatutako Guardia Zibilaren bertsioa bere egiten duen audioa.
Erlazionatutako albisteak:
- Maite Orue torturatzeagatik epaitutako poliziak absolbitu dituzte (2010-12-24)
- Fiskalak eta akusazio partikularrak lau Guardia Zibilentzat kartzela zigorra eskatu dute (2010-10-29)
- Portuk eta Sarasolak torturak berretsi dituzte (2010-10-27)
- Portu eta Sarasola torturatu izana ukatu dute guardia zibilek (2010-10-26)