argia.eus
INPRIMATU
Lau espezialitetan espedientea irekiko da, Osasun sailburuak azaldu duenez
  • Digestio aparatua, medikuntza-intentsiboa, traumatologia eta urologia kategorietan espedientea irekiko da datozen egunetan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 19a
Jon Darpon Osasun sailburua Eusko Legebiltzarreko agerraldian.

Eusko Legebiltzarran egin du agerrialdia lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunak direla eta. Lehendabizi alderdi politikoek hartu dute hitza eta ondoren sailburuak.

EH Bilduk, Alderdi Popularrak, PSOE-k, Ahal Duguk eta EAJ-k auziaren inguruan zalantza agertu dute eta guztiak “gardentasunez” erantzuteko eskatu diote sailburuari.

Darponek adierazi duenez, guztia ari dira erabateko zorroztasun eta gardentasunarekin aurrera eramaten. “Ekainaren hasieratik gaur arte hainbat bilera egin ditugu eragile desberdinekin guztia argitzeko asmoz”. Gaineratu du, Osakidetza zuhurtziaz ari dela pausoak ematen eta guztia konponduko dela.

Hautaprobetako epaimahaian sindikatuen ordezkaritza egoten dela azaldu du eta tribunalak oso lan ona egiten duela, “erabateko konfiantza dut beraiengan”.