argia.eus
INPRIMATU
Apirilaren 13tik 16ra greba deitu du Nafarroako garbiketa sektoreak
  • CCOO, LAB, ELA, UGT eta Solidari sindikatuek “hitzarmen duina” eskatu eta greba deitu dute, mugagabea bihur daitekeela ohartaraziz.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 07a
Argazkia: UGT

Nafarroako garbiketa sektoreak apirilaren 13tik 16rako greba deia egin du. Greba era mugagabera ere luzatu daiteke langileen aldarrikapenak entzun ezean. Greba deitutako sindikatuek ez dute beste konponbiderik ikusi eta mobilizazioen aurrean “elkartasuna" eta "ulermena" eskatu dute.

Aldarrikapenen artea ordainketen KPIaren gaineko igoera dago, sektorearen soldata-arrakala gutxitzeko asmoarekin. Laneko baja-osagarriak ordaintzea ere eskatu dute osorik. Azkenik murriztutako lanaldien areagotzea baimenduko duen klausula bat eskatu dute hitzarmenean, murrizketa hauen ondorioz langileen egoera pertsonala prekarizatu dutela salatu dute. 

Yolanda Forcadellok (LAB) eta Pilar Saavedrak (ELA) garbiketak sektoreko langileak grebara batzeko deia egin dute. Pandemiaren hasieratik lehen lerroan egon den sektorea dela salatu dute langileek eta pandemia garaian ere greba egiteko “arrazoi ugari” dituztela. Ospitaleak, mediku zentroak, zein medikalizatutako hotelak garbitu behar izan dituzte eta lan guztia ezjakintasunaren garaian. Norbera babesteko ekipo egokirik gabe eta konfinamendu erdian lanean egon direla azpimarratu dute sindikatuek.