argia.eus
INPRIMATU
Lau auzipetu ez dira azaldu Segiren kontrako epaiketara
  • Unai Ruizek, Goizane Pinedok, Irati Mujikak eta Idoia Iragarrik Espainiako Auzitegi Gorenaren "zilegitasun eza" salatu eta euskal herritarrak epaitzeko "ez dela nor" azpimarratu dute. Horregatik, ez dira epaiketara aurkeztu.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko urriaren 15

Diotenez, erakunde hori "ez da nor" euskal herritarrak epaitzeko: "Torturatzaileen hitzek balio handiagoa izango dute gure salaketa guztiek baino". Hala, epaiketa politikoekin bukatzea exijitu dute.

Akusatuek lau aulki utzi dituzte hutsik Auzitegi Nazionaleko gelan, lau auzipetuen falta nabaritzeko.

"Aski da", esan du, eta hala, epaiketa politikoekin bukatzea exijitu dute. Haien helburua "borrokan jarraitzea" dela nabarmendu dute.