Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu: Nagore Lopez Luzuriaga, Oihana Barrios, Izaskun Abaigar eta Fernando Arburua. Urtarrileko Mate operazioaren jarraipena dela salatu dute. Atzo euskal presoen aldeko nazioarteko kanpaina aurkeztu zuten.
Nagore Lopez de Luzuriaga Agurainen atxilotu dute eta Etxerateko eleduna da. Iñigo Urkullurekin egindako bileran parte-hartu zuen orain hilabete.
Izaskun Abaigar atxilotu Kanpezun atxilotu dute, eta dispertsioaren aurka Bruselara egindako bidaian parte-hartu zuen.
Fernando Arburua preso ohia eta Ohiana Barrios Donostian eta Iruñean atxilotu dituzte hurrenez hurren, eta Jaiki Hadi kolektiboko kide dira. Euskal presoen osasun arretaz arduratzen dira.
Gasteizen eta Agurainen mobilizazioak deitu dituzte gaur arratsalderako.
Bestalde, Iruñean Polizia Nazionalak Egoi Irisarri atxilotu du, ARGIAk jakin duenez, baina ez du zerikusirik Guardia Zibilak abiatutako operazioarekin. Irisarri sententziaren zain dagoen "28ak Libre" auzian epaitua izan zen.