Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak izanen dira.
Iaz 50.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zizkioten 60 elkarteri. Euskal Irratietan Euskal Moneta elkarteko langile Régis Enerizekin hitz egin dute.