Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian abstentziorako hautua azaldu zuen kazetarien aurrean Lassalle Zuberoa eta Baxenabarreko diputatuak.
"Bozketa horretan parte hartzea errefusatzen dut, erran nahi baitu, abstenitzen naizela" erranez boto papera sakelan sartu zuen kamaren aurrean, Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian. Komunikabideetan eta sare sozialetan harrabots handia eragin zuen Zuberoko eta Baxenabarreko diputatuak.
Frantziako legediaren arabera, hauteskunde egunean eta bezperan ezin daiteke "bozketari buruzko propagandarik" egin. Hori horrela, Konstituzio Kontseiluak erabaki du Lassalleren botoa baliogabetzea. Horrez gain, Lourdios-Ichère bere herriko boz guztiak ditu baliogabetu, guztira 90 boz –52 Macronen alde, 38 Le Penen alde, 12 zuri, 3 baliogabe eta 26 abstentzio–.
Hemen ikusi daiteke Lassalle diputatua boza eman zuen unea:
Abstentionniste.
Les explications ?? https://t.co/QoLouRgpa9 pic.twitter.com/T24jx6vl4s
— Jean Lassalle (@jeanlassalle) April 24, 2022