argia.eus
INPRIMATU
Larunbateko mobilizaziora dei egin du “AHTrik ez lautada” plataformak
  • Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako, larunbat honetarako, “AHTrik EZ Lautada” plataformak. Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean. Kalte ekonomikoak eta ingurumenari eragindakoak azpimarratu ditu plataformako kide den Iñigo Lezak, alternatibak badaudela argi utzi eta lanean jarraituko dutela baieztatu du.

2018ko ekainaren 20a
Argazkia: Arrosa Sarea

Informazio gehiago hemen:

Albiste hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.