Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.
Okendo plazatik abiatuko da martxa, 11:00etan. Ekimenarekin bat egin du Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak. Martxalariek ordubete inguru beharko dute erraustegiaren sarrerara iristeko. Behin han izanda, kontzentrazioa egingo dute, 12:00etan.
Adi!!
Kasu!!!
⚠️⚠️⚠️ Zabor nahikorik ez eta orain hondakin industrialak erre nahi dituzte☢️☢️☢️
🗓️ 📢
🚶🚶🏼♀️ 📌Irteera Lasarteko Okendo Plazatik 11:00etan 🕙
🎙️12:00etan erraustegi sarreran ekimena.
Guztion indarra beharrezkoa zaigu
♻️ ZABALDU ♻️ pic.twitter.com/zTxrl0y49V
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) March 22, 2021