argia.eus
INPRIMATU
Larunbatean egingo dute euskal errepresaliatuen aldeko Lasterbidean lasterketa Kanpezun
  • Kanpezun (Araba) egingo da elkartasun lasterketa herrikoia maiatzaren 28an. Egun osoko egitaraua antolatu dute aurten, goizean lasterketarekin hasi eta gaueko kontzertuetara.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 25a
Lasterbidean lasterketaren aurreko edizio bat. Argazkia: Lasterbidean.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ostean, berriz ere ospatuko da Lasterbidean, kirolaren mundutik euskal preso, iheslari eta deportatuen alde antolatzen den lasterketa herrikoia. Aurten ere bi ibilbide dituzte parte hartzaileek aukeran: luzea, 9,2 kilometrokoa; eta laburra, 3,2 kilometrokoa.

Izen ematea

Lasterketa luzerako aldez aurretiko izen-ematea maiatzaren 25 arte dago zabalik, besteak beste, lasterbidean.eus helbidean. Dena dela, egunean bertan ere eman daiteke izena. Ibilbide laburrerako egunean bertan eman behar da izena.

Egitaraua

Igandean ospatu izan da Lasterbidean orain arte, baina aurten antolatzaileek larunbatera aurreratu dute zita, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, gauera arte luzatuko dena.