Egoera "kezkagarria" delako, osasun sistema publikoa, kalitatezkoa eta unibertsala babestuko dute larunbatean, 18:00etan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den mobilizazioan.
Osasun Publikoa Aurrera plataformak maiatzaren 10ean komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Arabako osasun publikoaren manifestua aurkeztu eta maiatzaren 22rako manifestaziora deitu zuen. Osasun publikoan lehendik zituen arazo eta gabeziak azaleratu dituela salatu zuten agerraldian.
Osasun Publikoa Aurrera plataformaren manifestua:
— Osasun Publikoa Aurrera (@OAurrera) April 12, 2021
Urte askotan egindako murrizketak eta pribatizazioak direla eta, osasun publikoak arazoak zituen pandemiaren aurretik, eta horren ostean areagotu baino ez direla egin azpimarratu zuten Maite Alonso, Naroa Hernandez eta Aitziber Rodriguez plataformako kideek agerraldian. Indarrean dauden politikak aldatu beharra aldarrikatuko dute larunbatean.
Osasun Publikoa Aurrera plataforma martxoan eratu zen. Arabako osasun arloko eta eremu soziosanitarioko langileek eta erabiltzaileak sortu zuten, osasun publikoaren aldeko aldarria egiteko.