argia.eus
INPRIMATU
Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean
  • Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.

Mattin Azpiroz Pagola 2024ko urtarrilaren 31

Larunbatean egingo dute Euskaraz Bizi eguna, Iruñeko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) talde berria aurkezteko jaia. “Modu informalean” taldea ezagutarazteko antolatu dute eguna, eta haien proiektuak finantzatzeko.

Egitarau aberatsa egin dute. 12:30etan Herriko tabernatik abiatuko dira trikipoteoan, Zaldiko Maldikon amaitzeko. Bertan egingo dute bertso bazkaria; Peio Ardaiz, Ainara Ieregi eta Jabi Lezaun bertsolariak izango dira bertan. 18:30ean Iruña Taldeak antolatu duen kalejira hasiko dute, eta 22:00etan Tzigano Banden kontzertua dago iragarria. Azkenik, 23:30etatik aurrera DJ Motxek girotuko du "mojito gaua".