argia.eus
INPRIMATU
“Ez da lotarako zakurik beharko” larunbatean Gasteizen Pinedo eta Ruizen ekimenerako
  • Larunbatean Gasteizen egin duten deialdiaz xehetasun gehiago eman dituzte jakitera AskeGunea webgunean. Bertan azaldu dutenez, Unai Ruizek eta Goizane Pinedok beren ekintza desobedienteari amaiera emateko, ez dute Donostia, Ondarroa edo Iruñeako estrategia buruan. "Ez da lo zakurik beharko, ez da mantarik beharko… baina Gasteizen euren legeak eta herritarron borondatea kontrako bidetik doazela erakusteko aukera ezin hobea dugu!", diote.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 16a

Harresiko kideek Donostia, Ondarroa eta Iruñeako ekintzak "urrats handiak" izan zirela diote, "baina baita Izpuran eta Gasteizen bertan ere, Ekaitzen kasuan". ARGIAk jakin ahal izan duenez, Ekaitz Samaniego atxilotu zutenean prestatu zuten ekintzatik "hurbilago" ibiliko da.

Joan den astean argitaratutako bideo batean Pinedo eta Ruizek adierazi zuten ez zirela kalejiran izango, eta herritarren babesa eskatu zuten ekintzari amaiera jartzeko.