argia.eus
INPRIMATU
Larunbatean erresistentzia dinamiken inguruko hitzaldiak Kortxoenean
  • Kapitalaren hiriaren aurrean, erresistentziak dirau izenburupean, hitzaldi eta kontzertuak antolatu dituzte Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Iruñeko Euskal Jai eta Bilboko Kukutzako kideak izango dira.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko urriaren 29a
Kontzertuak, hitzaldiak eta bideo emanaldiak antolatu dituzte Kortxoenean erresistentzia dinamiken inguruan.

19:00etan abiatuko da egitarau, Iruñeko eta Bilboko gaztetxeetako kideen hitzaldiekin. Kortxoeneak une honetan martxan daraman erresistentzia dinamikarekin lotua, euren esperientzien berri emango dute Kukutza eta Euskal Jaikoek. Bideo proiekzioak eta solasaldia ere izango da.

Eguna bukatzeko kontzertuak antolatu dituzte.  Donostiako uzta zahar-berria izenburupean, eta tokiko taldeei bultzada eman asmoz, Donostiako hiru talde arituko dira 21:00etatik aurrera: Txemak, Ezin izan eta Skakeitan.