argia.eus
INPRIMATU
Larunbatean Aramaion emango zaie hasiera finalerdiei
  • Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Bigarren faseari hasiera emango zaio larunbat honetan Aramaion. Bertan burutuko da lehen finalerdia. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko otsailaren 22a

Lehen finalerdia Aramaion jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.

Bigarren faseko 1. saioa izango da Aramaiokoa eta datorren larunbatean jokatuko da bigarrena Dulantzin. Saio banatako irabazlea zuzenean pasako da martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalera. 

Aramaion, otsailaren 24an, larunbata, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia izango da, 17:30ean hasiko da.

Laudion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:

-Ekaitz Samaniego 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Eli Zaldua eta Iñaki Viñasprerekin batera).

-Eli Zaldua 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Ekaitz Samaniego eta Iñaki Viñasprerekin batera).

-Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa. 

-Manex Agirre 2000ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan zen, 2020an Peru Abarrategirekin batera "Izenbakuek" taldean. Euskal Herriko 2013 eta 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. 

-Peru Abarrategi  Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an,  2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Manex Agirrerekin batera) eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da. 

SARRERAK hemen eskuragai

Saioaren informazio gehiago hemen