argia.eus
INPRIMATU
Larunbatean abiatuko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa
  • Aurtengo Binakako Bertsolari Txapelketa apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an Legutioko kiroldegian bukatuko da.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 16a
Argazkia: Bertsozale elkartea

Arabako banakako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren txapelketari forma aldatzea erabaki zuten. Bertsolariek kantatzeko baldintza egokiak ezin zirelako bermatu eta egoeraren aldakortasunak ere sortu zitzakeen gorabeheren ondorioz hartu dute erabakia. Aurten Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa izango da. 

Txapelketaren lehenengo final laudena apirilaren 17an jokatuko da, Izarran. Maiatzaren 22an bukatuko da, Legution. Hiru final laurden, bi finalerdi eta finala jokatuko dira: Izarra, Araia, Oion, Amurrio, Gasteiz eta Legutio. 18 bertsolarik osatutako bederatzi bikote egongo dira final laurdenetan, sei bikote finalerdietan eta hiru bikote finalean. Bertsolari bakoitzak behin bakarrik kantatuko du fase bakoitzean.

Txapelketaren jarraipena hurrengo tokietan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen webguneanbertsolaritza kanalean eta sare sozialetan.