Larrun proiektuaz mintzatzeko, Jean Jacques Lasserre, departamenduko kontseiluko presidentearekin bildu ziren duela zonbait egun.
Bilkura haren bilduma bat egin dute eta ondoko fasea ere aipatu dute, kontzertazio fasea abiatuko baita ondoko egunetan. Larrun ez hunki kolektiboak ea kontzertazioan parte hartu behar duen, ea kolektiboko elkarteek duten parte hartu behar... hortaz izan da eztabaida nagusia.
Han zen Ihintza Arrieta eta Ellande Alfaro Larrun ez hunki kolektiboko kidearekin mintzatu da.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.