Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira ostiral huntan elkarrekin salatzeko Diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.
Larrun 2020 departamenduak aintzinera daraman proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatzen du Larrun Ez Hunki kolektiboak. Departamenduko lehendakaria den Jean Jacques Laserri Larrun 2020 proiektuaz galdetu diogu:
Departamenduko burua bai eta beste hautetsi aunitz elkartuak ziren eguerditan Sarako Olhain Larrun batimenduaren estreina egin baitute.
Haien artean Herve jonhatan suprefeta, Vincent Bru deputatua, Frederic Espagnac senataria, Alice Leizaguezahar eskualdeko hautetsia bai eta inguruko herrietako auzapezak.
Albiste hau Euskal Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.