argia.eus
INPRIMATU
Larresoroko jaietan bortxatu dutela salatu du emakume batek
  • Larunbatetik iganderako gauean bortxatu egin zutela salatu du 26 urteko emakume batek, eta Baionako erietxera eraman zuten ostean.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 02a
Artxiboko irudia.

Larresoron (Lapurdi) jaiak izan dira asteburuan, eta larunbatetik igandeko gauean 26 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu du. Emakumea Baionako erietxera eraman zuten shock egoeran, eta bere lagun bat izan zen salaketa jarri zuena.

France Bleu hedabideak eman du albistea, eta haien esanetan Frantziako Poliziak ikerketa hasi du jada. Uztaritzeko Gendarmeriak hasi du ikerketa Baionako Ikerketa Brigadarekin. Oraingoz ez dago atxiloturik. Bestalde, Larresoron elkarretaratzea deitu dute astelehenean arratsaldeko 19:00etan.