argia.eus
INPRIMATU
Larreko Mahaia sortu dute, klima larrialdiari aurre egiteko
  • Gipuzkoan sortu duten belaunaldien arteko elkarlan taldeak Zubietako erraustegia martxan jartzea galaraztea du helburu, besteak beste.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 28a
Larreko Mahaia plataformaren aurkezpena

Larreko Mahaia plataforma sortu dute. Bertan, hainbat eragile ordezkatuta daude: CCOO, LAB, STEILLAS langile sindikatuak, EHNE, Ikasleen sindikatua, Greenpeace eta Eguzki talde ekologistak, Ernai gazte erakundea, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Extinction Rebellion eta GuraSOS. Zubietako erraustegiaren harira, Larreko Mahaiak adierazi du “erraustegiak klima aldaketa areagotu” egiten duela, eta horrek “gipuzkoarren osasunarentzat mehatxu larria” izatea dakarrela.

Plataforma berri horren helburua “gizartea larrialdi hau kudeatuko duena” izan dadila da. Belaunaldien arteko elkarlanari indarra emanez, Gipuzkoan zuzendu daitezken klima desorekak zuzentzeko jaio dela adierazi dute. Hala, “pobrezia, zapalkuntza, indarkeria, desberdintasun, prekarietate eta hondamendi ekologikoarekin amaitzen” saiatuko da Larreko Mahaia. Horrez gain, eragile sozialekin elkarrizketa bermatzeko mahai bat sor dezaten eskatu du plataformak.