argia.eus
INPRIMATU
Larraineko herriko kontseiluaren osaketa jakina da
  • Bigarren itzulia burutu dute Zuberoako Larraine herri ttipian, lehen itzulian Jean-Dominique Iriarten zerrendako bederatzi hautagaietatik zortzi hautatu zituztelako bozkatzaileek.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 28a

Lehen itzulian Jean-Dominique Iriarten zerrendako bederatzi hautagaietatik zortzi hautatu zituzten hautesleek eta gaur argitu da kontseilu orokorraren osaketa osoa: Iriarteren zerrendako bederatzi hautagaiek eta orain arte gehiengoan zegoen zerrendako bik osatuko dute.