argia.eus
INPRIMATU
Larraineko auzapeza kezkaturik da turismoagatik
  • Uda hastapen honetan Zuberoako lekurik bisitatuenetarikoa bilakatu da 198 biztanle dituen Larraine herrixka.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 29a
Larraineko gune turistikoa da Holtzarteko zubia

Ezaguna da Zuberoako herri txiki honetako Holtzarteko zubia eta turisten pasaleku izan ohi da Larraine. Hori horrela, kezkaturik da Alain Iriart bertako auzapez berria, Kazeta.info komunikabideak zehaztera eman duenez. Turista kopuru handiak "segurtasun eta hondarkinen kudeaketa arazoak" eragiten dituela dio auzapezak. "Hainbat kilometrotan bi auto lerro ikusten ahal ditugu usu, bata goiti joaten eta bestea jausten. Herriko bi aparkaleku pribatuak beti beteak dira eta errepide ondoko auto-uztea anarkikoa da", Iriarten hitzetan.

Bistan da, 198 herritarrentzako antolaturiko azpiegiturek ez dituzte udako bisitek eragindako beharrak estaltzen. Arazoa dute demagun hondakinen kudeaketarekin.

Aterabideei buruz gogoetatzeko prest agertu da Iriart.