argia.eus
INPRIMATU
Lapurdin ikastola berri bat eraikitzeko oztopoak Parisetik
  • Parisetik atzera bota nahi dute Beskoitzeko Udalak ikastola berria eraikitzeko Seaskari egingo dion lurren lagapena. Beskoitzeko Herri Kontseiluak 520 metro koadroko zelaia herriko ikastolari uztea deliberatu zuen uztailaren 9an. Parisko Gobernuaren ordezkari den Patrick Dalennesek, erabakia bertan behera uzteko eskatu du gutun bidez.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 13a

Lagapena gauzatuko bada, bi aldeek hitzarmen bat sinatu beharko dute, sei urtero berritu ahal izango dena. Horrez gain, hilean 300 euroko alokairua ordaindu beharko du ikastolak. Suprefetak ordea, Falloux legea dela eta, Beskoitzeko Udalak “irakaskuntza pribatua” laguntzerik ez duela adierazi du. “Lurrak ikastolari ematekotan, merkatuaren salneurriaren araberako salmentaren bidez izan beharko du”.

Seaskak eta Beskoitzeko Herriko Etxeak ez dute adierazpenik egin nahi izan. Haatik, Max Brisson UMPko kideak Beskoitzeko ikastolarekin egin nahi dena, Biarritzekoarekin egiten den gauza bera dela azaldu du. “Ez badute ikastola egiteko proiektua onartzen, legeak gogortu dituztelako izango da”.

Bien bitartean, irailaren 3an eraikin pribatu batean hasi zuen ikasturtea Beskoitzeko ikastolak.