argia.eus
INPRIMATU
Lapurdiko hondartzak, zabalik
  • Arratsaldeko zazpiak arte egongo dira oraingoz zabalik Lapurdiko hondartzak. Bainua hartu, oinez ibili,eta surfa eta korrika egin ahal izango da, baina ezingo da hondarrean geldirik egon, ezta hamar lagunetik gora bildu ere.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 16a

Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak adierazi du "ekainaren 15aren eta uztailaren 1aren artean" ireki nahi dituztela Bizkaiko hondartzak herritarrentzat. Horretarako, osasun eta segurtasun neurriak hartuko dituzte, eta protokolo bat ezarriko dute hondartza bakoitzerako, Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez.

Gipuzkoako agintariek ez dute hondartzen irekierari buruzko aipamenik egin.