argia.eus
INPRIMATU
Lanuzte berriak iragarri ditu ELAk Bizkaiko erresidentzietan
  • Bizkaiko zahar-etxeetako langileak kalera aterako dira otsailaren 1ean, hilabete honetarako adostutako greba egutegiaren baitan. Sektoreko patronalak "negoziatzeko borondaterik agertu gabe jarraitzen duela eta Bizkaiko Foru Aldundiaren berririk ez dela" salatzeko manifestazioa egingo dute langileek Arriagatik Foru Aldundira 11:30ean.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko otsailaren 01a
Langileak protestan, artxiboko irudi batean. (Argazkia: ELA)

Lanuzte berriak hasiko dira bihar Bizkaiko zahar-etxeetan, eta otsailean zehar luzatuko dira. Sektoreko ordezkariek "borrokan jarraitzeko" asmoa adierazi dute, harik eta "azaldutako eskakizunak betetzen diren arte, ratioak hobetzeko behar besteko diru sailak bideratzen diren arte, zentroetako pertsonala handitzen den arte, eta langileei lan-baldintza duinak eskaintzen zaizkien arte".

Izan ere, ELAren esanetan, sektoreko patronalek ez dute proposamen berririk aurkeztu "langileek egindako eskakizunak betetzeko adinakoa, eta sektoreari duintasuna emateko modukoa". Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak "patronalaren ikuspuntua babesten" jarraitzen duela adierazi du ELAk.

Sindikatuentzat patronalak luzatutako azken proposamena "ganora gabekoa" izan da, langileei "begirunea galtzearenaino". Orduz geroztik erabiltzaileek eta haien senideek "pairatu behar izan dituzte zerbitzuaren gabeziak", eta hala islatu da "behin baino gehiagotan" Bizkaiko egoitzetako arreta-kalitateari buruz egin diren txostenatan.

Langileentzat eta erabiltzaileentzat "hobekuntzak sinatzen ez diren bitartean", mobilizazioak gogortuko direla iragarri du ELAk.

Mobilizazioak egingo dituzte otsailaren 2, 3, 4 eta 5ean.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra