argia.eus
INPRIMATU
Lankidetza-hitzarmena sinatu du lehen aldiz Iruñeko Udalak Korrikarekin
  • Azken kilometroan Joseba Asironek eta zinegotziek eginen dute korrika. Gehienez 50.000 euroko diru-laguntza izanen du Korrikaren amaierako azpiegiturak ordaindu ahal izateko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 29a
Lankidetza sinatu dute Iruñeko Udalak eta Korrikak, lehen aldiz.

Ohorea izanen da Korrikari harrera egitea. Horixe esan du Joseba Asironek eta nabarmendu Euskararen alde inoiz egin den lasterkjetarik handiena dela Korrika.

AEKk urteotan egindako lana eta oraindik ere egiten duena babestu eta aitortu du Iruñeko alkateak.

50.000 euro arteko laguntza eskainiko du Udalak Korrikaren amaierarako behar diren azpiegiturak ordaintzeko: agertokiak, hesiak, karpak…

Lehen aldiz izanen du laguntza ekonomikoa Korrikak Iruñeko Udalaren aldetik.

20. Korrika berezia izanen da, ez bakarrik Iruñean amaituko delako, baizik, erakundeetara aldaketa iritsi denetik izan duten jarreragatik:

20. Korrika ostegunean abiatuko da Otxandiotik. 11 egunez Euskararen aldeko lasterketa herriz-herri eta auzoz-auzo ibiliko da eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra