argia.eus
INPRIMATU
Akordioa Bizkaiko erresidentzietan
Langileen soldatak 340 euro igoko dira 2025erako, bi urteko borrokaren ostean
  • 5.000 langile baino gehiagori eragiten dien hitzarmen berria da, ia bi urte eta 68 greba egun iraun duen lan gatazkaren emaitza. ELA sindikatuak astearte eguerdian sinatu du aurreakordioa patronalarekin.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko maiatzaren 23a

Bost mila langile, gehienak emakumeak dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Bi urteko borroka izan dela nabarmendu du ELA sindikatuak, eta ia 68 greba egun egin dituzte bitarte horretan. ELA sindikatuak sinatu du hitzarmen berria –berak du ordezkaritzaren %64–.

Besteak beste, urtez urte, KPI gaindiko portzentajeak adostuta, 2025erako soldatak %23 inguru igoko dira. Urte horretarako, gerokultore baten soldata hileko 1.460 eurokoa izatetik, 1.800 eurora pasatuko da. Horrez gain, igandeetako plusen igoerak adostu dituzte eta antzinatasunaren gehigarria handiagoa izatea ere bai.

Historikoki aldarrikatu dute lan ordezkapenak lehenengo egunetik hastea, lankideak ez kaltetzeko; hori ere sinatu dute.