argia.eus
INPRIMATU
Langileak esplotatu eta abusuak egin zizkien Irungo jatetxe bateko jabeak
  • Mexikotik hiru langile legez kanpo ekarri eta esplotazio baldintzetan izan zituen Irungo jatetxean lanean, eta emakumezko bi langileri sexu abusuak egin zizkien. Akordioa hitzartu du akusatuak fiskaltzarekin, eta ez da kartzelara joango.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 07a

5.620 euro ordainduko die denera langileei, beste hainbat isun ere ordaindu beharko ditu eta lan komunitarioetan aritu beharko du jatetxeko jabeak. Hamabi urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ere ezarri diote, baina zigor bakoitzak ez duenez bi urte baino gehiagoko kartzela zigorrik, ez du espetxera joan beharrik izango. Fiskaltzarekin lortu du akordioa akusatuak.

Mexikotik ekarri zituen langileak asteartetik igandera zituen lanean, kontraturik gabe, goizeko 10:00etatik 17:00etara eta 20:00etatik 00:30era, “ordain ekonomiko baxuarekin”, dio ebazpenak. Bi emakume langileri sexu abusuak egin izana ere onartu du.

Abuztu bukaeran, enpresaburu bat atxilotu zuten Bizkaian, zortzi behargin esplotatzea egotzita. Lau langile migratzaileak dira, eta ez zeukaten egoitza-baimenik ezta kontraturik ere.