argia.eus
INPRIMATU
Langileak baldintza irregularrean izateagatik Bilboko New York gozotegiko jabeak zigortu dituzte
  • CCOO sindikatuak jakitera eman duenez dokumentaziorik gabeko bost langileren eskubideak urratzeagatik Bilboko Buenos Aires kaleko gozotegiko bi jabeei bost hilabeteko kartzela-zigorra eta 40.000€ko isuna ezarri diete.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko martxoaren 05a

Langileen eskubideen eta atzerritarren eskubideen aurkako delitua egotzita, bost hilabeteko kartzela zigorra eta 40.000€ko isuna ezarri diete Bilboko New York gozotegiko arduradunei. Besteak beste, Espainiako Estatuan lan egiteko baimenik ez zuten lau emakume eta gizon bat hamabost hilabetez lanean izateagatik zigortu dituzte, CCOO sindikatuak adierazi duenez. Horrez gain, bost langileetako bat izan ezik beste guztiak Gizarte Segurantzan alta eman gabe zeudela gehitu du sindikatuak.