EHUk egin duen txostenean jaso dituzte datuok. 2017.urtean lan merkatuak izaniko bilakaera jaso dute informe horretan.
Aldi baterako kontratu kopurua %3 hazi da 2016 urtearekin alderatuta. Igoera hori emakumeen artean eman da gehien bat. Alabaina, emakumeen lan baldintzak prekarioagoak dira gizonenekin alderatuta. Europako beste herrialdeekin konparatuta aldi baterako kontratuen kopurua askoz handiago da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hain justu, %16 handiagoa.
Astearte arratsaldean aurkeztu ditu datuok Sara de la Rica ikerketaren zuzendariak. Zuzendariaren hitzetan emakumeek okupazioan gora egin izana positiboa da. Hala ere, aldi baterako kontratuen kopuruak kezka sortzen diola onartu du.
Epe luzeko langabezia kopuruak ere behera egin du, ez ordea “nahi bezain beste”. %64tik %60ra igaro da epe luzeko langabezia tasa, Espainiako Estatuko beste lurralde batzuekin alderatuta jaitsiera apalagoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan.