Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren eta faxismoaren gorakadaren aurkako aldarriak zabaltzeko.
Manifestazio bana izan da, Bizkaiko hiriburuan mobilizazioa 18:00etan hasi da Jesusen Bihotzetik, Nafarroako hiriburuan, berriz, ordubete geroago Gazteluko plazatik. Faxismo berri bat esponeltziaki handitzen ari dela eta Europako herrialde gehienetan eskuin-muturra gero eta indar gehiago hartzen ari dela salatu dute. Horren aurrean, langile-klasearen alternatiba sozialista eraikitzearen beharra azpimarratu du GKS-ek.
Horretarako, bi eginbehar nagusi mahaigaineratu dituzte: batetik, langile-klasearen batasuna eraikitzea, eta bestetik, langile-klaseko mugimenduen eta kolektiboen arteko lankidetza “inoiz baino gehiago” indartzea.
Ordubete inguruko manifestazioaren ostean bildu da jendetza Bilboko udaletxearen aurrean. Bertan bozeramaileek ozen adierazi dute ideologia faxistaren aurkako kontzientzia sozialista hedatzeko apustua egingo dutela.
Gerra-agenda ezin dela normalizatu uste dute eta, oligarkien, enpresari handien eta politikari profesionalen konplizitatea jarri dituzte jo puntuan. Horren aurrean erreferentzia egin diote oligarkiaren agenda estrategikoaren aurkako kontzientzia zabaltzearen beharrari.
Iruñean ere bide beretik azaldu dituzte kapitalista handiek finantzatutako gerra kulturalaren ondorioak. Ideia arrazistak, matxistak eta autoritarioak zabaltzeko apustua egin dutela nabarmendu dute, eta ideologia erreakzionario hori erdi-mailako eta langile klaseko zenbait geruzatan geroz eta gehiago hedatzen ari dela salatu dute. Antolakundeak jarrera erreakzioanarioei “hortzak erakusteko” konpromezua hartu duela adierazi du.